JOKALARI GUZTIENTZAKO EUSKADIKO BANAKAKO XXIV. XAKE TXAPELKETA.

 

 

            2009.go apirilaren 13an jokatu da lehenengo txanda (7 dira), Zornotzako Kultur Etxean (Zelaieta Zentroa) (Bizkaia). Partiden iraupena: 90 minutu jokalari bakoitzarentzat, gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko. Partida guztiak arratsaldeko 4etan dira, igandean izan ezik (goizeko 10etan, orduan). Beraz, igandean, 2009.go apirilaren 19an amaituko da Txapelketa hau.

 

Txapelketako zuzendaria Miguel Angel Muela da; antolakuntza arduraduna, Ceferino Sierra; epaile nagusia On Lukas Iruretagoiena (FIDEko Nazioarteko Epailea); epaile laguntzailea, Miguel Angel Almansa Martín.

 

2007ko txapelduna Miguel Navarro Cia iruindarra izan zen, 22 jokalariren artean. 2008ko txapelduna Alejandro Franco Alonso Bizkaian bizi den madrildarra izan zen, 26 jokalariren artean.

 

         2009-04-13: LEHENENGO TXANDA.

 

Juan Mario Gomez Esteban (0) – Rodrigo Sarralde Osua (0): 1-0.

            David Diez Fraile (0) – Mikel Huerga Leatxe (0): 1-0.

            Rafael Alvarez Ibarra (0) – Eduardo Sanz Perez (0): 0’5-0’5.

            Jesus Agirretxe San Sebastian (0) – Iñigo Argandoña Riveiro (0): 0’5-0’5.

            Alejandro Ruiz Gomez (0) – Igor Villalta Bustillo (0): 0-1.

            Pablo Padilla Cabero (0) – Cristobal Limeres Guiance (0): 0-1.

            Carlos Nava Pereda (0) – Jesus Hernandez Perez )0): 1-0.

            Koldo Torres Garcia (0) – Yeray Galzagorri Uli (0): 0-1.

            David Astasio Lopez (0) – Iñigo Galarza Cenzano (0): 1-0.

            Diego Gutierrez Bustillo (0) – Carlos Varas Gonzalez (0): 0-1.

            Iñigo Martin Alvarez (0) – Jon Arana Garate (0): 1-0.

            Carlos De Andres Oterino (0) – Sergio Trigo Urquijo (0): 0-1.

            Luis Javier Arias Garcia (0) – Salvador Lopez Rojas (0): 1-0.

 

            Mikel Huerga, agian, nekatuta etorri da Donostiako Txapelketatik. Horrexegatik edo aurkariaren merituengatik, kontua da eguneko ustekabea protagonizatu duela, bere kalterako. David Diez Fraile bizkaitarra izan da bere borreroa.

 

            Alejandro Ruiz Gomez seigarren zerrendaburuak ere porrot egin du. Igor Villalta arabarra nagusitu zaio.

 

            Rafael Alvarez Ibarra eta Iñigo Argandoña dira ongi hasi ez diren beste faboritoak. Puntu erdia, bederen, salbatu dute, Eduardo Sanz Perezen eta Jesus Agirretxeren aurka, hurrenez hurren.

 

         SAILKAPENA.

 

1)    Juan Mario Gomez Esteban – Puntu bat.

2)    Cristobal Limeres Guiance – Puntu bat.

3)    Carlos Nava Pereda – Puntu bat.

4)    Yeray Galzagorri Uli – Puntu bat.

5)    David Astasio Lopez – Puntu bat.

6)    Carlos Varas Gonzalez – Puntu bat.

7)    Iñigo Martin Alvarez – Puntu bat.

8)    Sergio Trigo Urquijo – Puntu bat.

9)    Luis Javier Arias Garcia – Puntu bat.

10) David Diez Fraile – Puntu bat.

11) Igor Villalta Bustillo – Puntu bat.

12) Rafael Alvarez Ibarra – 0’5 puntu.

13) Iñigo Argandoña Riveiro – 0’5 puntu.

14) Eduardo Sanz Perez – 0’5 puntu.

15) Jesus Agirretxe San Sebastian – 0’5 puntu.

16) Mikel Huerga Leatxe – 0 puntu.

17) Alejandro Ruiz Gomez – 0 puntu.

18) Rodrigo Sarralde Osua – 0 puntu.

19) Pablo Padilla Cabero – 0 puntu.

20) Jesus Hernandez Perez – 0 puntu.

21) Koldo Torres Garcia – 0 puntu.

22) Iñigo Galarza Cenzano – 0 puntu.

23) Diego Gutierrez Bustillo – 0 puntu.

24) Jon Arana Garate – 0 puntu.

25) Carlos De Andres Oterino – 0 puntu.

26) Salvador Lopez Rojas – 0 puntu.

 

         2009-04-14: BIGARREN TXANDA.

 

Carlos Varas Gonzalez (1) – Juan Mario Gomez Esteban (1).

            Cristobal Limeres Guiance (1) – Iñigo Martin Alvarez (1).

            Sergio Trigo Urquijo (1) – Carlos Nava Pereda (1).

            Yeray Galzagorri Uli (1) – Luis Javier Arias Garcia (1).

            Igor Villalta Bustillo (1) – David Astasio Lopez (1).

            Iñigo Argandoña Riveiro (0’5) – David Diez Fraile (1).

            Eduardo Sanz Perez (0’5) – Jesus Agirretxe San Sebastian (0’5).

            Mikel Huerga Leatxe (0) – Rafael Alvarez Ibarra (0’5).

            Iñigo Galarza Cenzano (0) – Alejandro Ruiz Gomez (0).

            Rodrigo Sarralde Osua (0) – Diego Gutierrez Bustillo (0).

            Jon Arana Garate (0) – Pablo Padilla Cabero (0).

            Jesus Hernandez Perez (0) – Carlos De Andres Oterino (0).

            Salvador Lopez Rojas (0) – Koldo Torres Garcia (0).

 

            Carlos Varas-Mario Gomez, Cristobal Limeres-Iñigo Martin eta Sergio Trigo-Carlos Navas lehia interesgarriak badira, zer erranik ez zortzigarren mahaian jokatuko dena. Mikel Huerga eta Rafael Alvarez faboritoek huts egin dute lehenengo txandan eta bigarrenean bietako bat titulua lortzeko ia aukerarik gabe geratuko da.

 

2008-03-24.